Euskal Herriko Mahastizainak
Espainako ardorik onenetakoa.
Santi Rivas adituaren hitza, Esquire 2025.


Bisita ezazu upeltegia
Ezagutu gure upategia eta gozatu gure ardoez, antxoa, tomate eta gazta pixka bat dastatzen duzun bitartean.
Osteguna, iraliaren 11, 2025
Euskal Herriko mahastizainak
Mahats eta ardo ekoizleak gara
Doniene Gorrondonan, 1996.urtetik ari gara gure mahastiak lantzen eta txakolina ekoizten. Txakolina euskal baserrietan betidanik ekoitzi izan den ardoa da.
Bakiok historikoki izandako txakolingintza berreskuratzeko asmoa izan zen gure abiapuntua. Bailarak berezko erakarpen naturala du eta utzita zeuden mahastiak errekuperatzen hasi ginen. Gorrondona baserria erosi eta mahasti berriak landatuz, gure ametsa bizimodu bihurtu genuen.
Itziar, Egoitz eta Julen, Doniene Gorrondonako jabeak . DO Bizkaiko Txakolinean hastapenetan aintzindariak izan ziren.


Hondarrabi proiektua hasi da ematen lehen emaitzak
Gure lehen urratsetatik hasi ginen ingurugiroari garrantzia ematen. Argi eduki dugu beti, bere errespetuan datzala gure produktuaren, mahatsaren, kalitatea. Naturarekin zenbat eta errespetu handiagoa izan, orduan eta kalitate handiagoa eskainiko digu bere produktuetan (mahatsak gure kasuan).
Horregatik gure egunerokotasunen isladatzen saiatzen gara: ekoizpen integratuan zertifikatuak daude gure mahastiak, zertifikatutako ustiapenetatik ekoiztutako kortxoak, kimikoki ez tratatutak, erabiltzen ditugu; kartoizko embalajeen %15a errekuperatu egiten dugu eta barrikak, era iraunkorrean kudeatutako basoak dituzten upeltegietan erosten ditugu.
2011n proiektu bat hasi genuen gure mahastietako ekologian oinarritutako usain banku propioa sortzeko. Erronka, gure mahastietako ekologia aberatsetik abiatuta aroma-banku bat sortzea. Legamietan jarri dugu mira, hauek ezagutu eta gure mahatsak fermentatzeko erabili. Horrela, ekoiztutako ardoak bere nortasuna eta jatorria indartzea lortu nahi dugu.

Upeltegia bixitatu
Txakolindegian bertan dastatzeko aspaldiko ohitura uztartuz, enoturismo programa garatu dugu. Bixitariak gure mahastiak eta ekoizpen prozesuak ezagutu eta txakolin/uxualak dastatzeko aukera dauka. Urtean zehar bixita gaitzakezu eta hurbilagotik ezagutu.
Urtean zehar bixita gaitzakezu eta hurbilagotik ezagutu
ARDOAK
-
Apardune 237,00€6ko kaxa
-
XX 228,00€6ko kaxa
-
DONIENE HIRUKOTZA 78,50€
UXUALAK
-
Alga Uxuala 32,00€Botila.
-
Uxuala zuria 29,50€Botila.
-
Belar Uxuala 29,50€Botila.
