Bloga
Destilatzeko garaia.

Doniene Gorrondonak hogei urte baino gehiago daramatza modu artisauan destilatzen, uneoro kalitatea eta berezitasuna mantenduz.


Gure mahatsen haziak eta azalak destilatzen ditugu, Hondarrabi Zuri eta Beltzako mahats-pomad onena.
Prentsa ondoren, berez hartzitzen dira eta lasai-lasai atseden hartzen dute destilategiaren barruan, beren unearen zain.
Kobrezko alambique tradizionalak erabiltzen ditugu.
Prozesuan zehar, distilazioaren bihotza ateratzen dugu.
Usain, zapore, gorpuzkera… onak eta goxoak! horrek definituko du gure uxualaren profila.


Artisau-destilazio-prozesuak egun osoa iraun dezake, beraz, gure dastatze gelan pazientziaz itxarotea komeni da, txakolin on batekin edo destilatu bikain batekin.

KALITATEA ETA BEREZITASUNA
Gure uxuala zuria esku-hartzerik gabeko destilazio baten kalitate osoa da.
Belar eta alga uxualak usain eta zapore bereziak eskuratu eta agerian uzten ditu, gure ardogileak egindako osagaien aukeraketa pertsonalari esker.